CROSSOVER 2018

Telesailak dira, zalantzarik gabe, azken urteotako fenomeno kultural aipagarrienetako bat, espazio kulturalean leku garrantzitsua betetzen hasi baitira. Horiei buruzko analisiak, kritikak eta gomendioak egiten dira, behin eta berriz horiek legitimatzeko asmoz.

Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.

Hori guztia sormen, kritika edo errealizazio esparruetako gonbidatu bikainen eskutik, betiere publiko zabalean –egungo gizartean eragin handia duen herri-kulturako produktuetako baten inguruko interesa duena– arreta jarriz.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK