CROSSOVER. Telesailen Kultura

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta.

CROSSOVER ikuspegi, formatu eta gai ezberdinetatik abiatuta hurbiltzen da telesailetara, betiere publiko zabal batean pentsatuz. Festibalak dibertimendua eta telesailen hainbat alderdiri buruzko solasaldiak eta eztabaidak konbinatzen ditu, aztertze aldera nola agerrarazten gaituzten eta nola koantzen gaituzten, ahaztu gabe, jakina, erakustaldiak eta estreinaldiak.

CROSSOVER-ek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren lankidetza du, baita Donostia Turismoa bezalako aliatu garrantzitsuekin ere. Gainera, aurten ikus-entzunezko 2deo laborategiarekin ere lan egiten du, Tabakalerako 2deo Serieak serie-proiektuak garatzeko programaren bidez. Ikus-entzunezkoen sektoreko plataforma digital garrantzitsuenetako batzuekin ere lan egiten du, eta horrek serieen kultura berriaren fororik nabarmenetako bat bihurtzen du.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK