CROSSOVER 2019

CROSSOVER telesailen kulturari buruzko jaialdi bat da. Izan ere, ezin dugu gure burua telesailik gabe imajinatu, zinemarik, literaturarik edo arterik gabe imajinatu ezin dugun bezalaxe.

CROSSOVER ikuspegi, formatu eta gai desberdinetatik abiatuta hurbiltzen da telesailetara, askotariko ikusleak gogoan hartuta, eta dibertsioa eztabaidarekin konbinatuta, telebistaren munduko sortzaileak eta kulturaren arloko kritikariak uztartzen dituen programa baten bitartez.

Gainera, erakunde eta eragile kultural garrantzitsuenen babesa duenez, eta baita ikus-entzunezkoen sektoreko plataforma digital askorena ere, CROSSOVER jaialdia telesailen kultura berriaren inguruko foro garrantzitsuenetako bat da gaur egun.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK