Aurkezle, idazle eta gidoilaria
ISABEL VÁZQUEZ
2022an, Isabel Vázquez hainbat fikzio proiektu garatzen dabil, eta gidoilari eta telebistako eta ekitaldietako aurkezle lanetan jarraitzen du. Onda Ceroko La Cultureta tertulian parte hartzen du astero, eta Fotogramas aldizkarran In my opinion zutabea idazten du hilero. Madrilgo Carlos III Unibertsitatean gidoi eskolak ematen ditu.
Hainbat ekitaldi eta gala aurkeztu ditu kanal eta plataformetarako (hala nola Movistar, Netflix, FOX, AMC, SKY, etab.) eta festibaletarako (Malagako zinemaldia, MOSMA eta Screen TV).
Telebistan, idatzi eta aurkeztu ditu, besteak beste: Escríbeme una serie, En primer plano, Taller Movistar+. Eta lankide izan da: Esto no es una serie, Pool Fiction, Likes, Tentaciones eta Vive Poniente. Emmy, Urrezko Globoak, Oscarrak eta Feroz zeremoniak idatzi eta aurkeztu ditu.
Gidoilaria izan da FOX, National Geographic, Disney Channel, TVE eta Telecinco kateentzat. Nazioarteko fikzioen analista izan zen Fox International Channels-erako hiru urtean zehar, eta haurrentzako 7 Pets fikzio-serieko gidoi koordinatzailea.
2015ean argitaratu zuen Me llamo Peggy Olson, el retrato de una auténtica heroína entre los Mad Men (Ediciones B). Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Idazkera Sortzaileko Masterra du.