CROSSOVER ESTREINALDIAK: LAS LARGAS SOMBRAS
Disney+en Las largas sombras telesailaren estreinaldi esklusiboa, Clara Roquetek zuzendua eta luxuzko antzezle zerrenda duena. Erruaren pisuari buruz hausnartzen duen thriller femenino bat da.
Clara Roquet zuzendariak eta Elena Anaya, Itziar Atienza, Irene Escolar eta Marta Etura protagonistek aurkeztuko dute telesaila, Disney+-eko jatorrizkoen ekoizpeneko lehendakariorde den Sofia Fabregasekin batera.