KAZETARI ETA GIDOILARIA

DIEGO SOTO

Diego Soto Ortiz (Gasteiz, Espainia. 1974) kazetaria, gidoilaria eta social media managerra da, zinemaren eta telebistaren munduari lotua. EHUn kazetaritza ikasi ondoren, EITBn eta El Diario Vascon hasi zen lanean. Bide Digitalaren merkaturatzean parte hartu zuen eta 1999an Turner multinazionalak kontratatu zuen. 2001ean, konpainiaren kanaletarako publizitate-sormenean espezializatu zen (Cartoon Network, TCM, TNT), eta 10 urtez marka garrantzitsuenentzako kanpainak egin zituen. 2009an hasi zen bere sormen-lana gidoilariarenarekin bateratzen. El grifo (2010) eta Libre directo (2011) film laburrak idatzi zituen, eta 2015ean Vulcania filmarekin egin zuen aurrera. José Skafek zuzendu zuen, eta Sitgeseko sail ofizialean estreinatu zen, Leongo Zinemaldian garaile suertatuz. Beste batzuen artean, Un día menos (finalista MUCES 2011n eta aipamen berezia ZINEBI 2016an) edo El ciclo (aipamen berezia Sitges Pitchbox 2015ean) proiektuetarako gidoien egilea ere bada. Gaur egun, Warner Mediarekin kolaboratzen du, TCM kanalaren webgunearen eta sare sozialen koordinatzaile gisa eta Vota Juan eta Vamos Juan serieen estrategia digitalaren arduradun gisa.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK