Idazlea

MIKEL SANTIAGO

Mikel Santiago Portugaleten (Bizkaia) jaio zen. Kontakizunak eta eleberri laburrak idazten hasi zuen bere ibilbidea eta, aldi berean, Interneten bere e-book propioak argitaratzen zituen; horrela lortu zuen Estatu Batuetako, Espainiako eta Latinoamerikako online best sellerren zerrendara iristea.

La última noche en Tremore Beach (2014) liburu arrakastatsuarekin sartu zen argitaratze munduan; ondoren, El mal camino (2015), El extraño verano de Tom Harvey (2017), La isla de las últimas voces (2018) eta El Mentiroso (2020) argitaratu zituen Ediciones B argitaletxean. Horrela, Espainiako best sellers zerrendako lehen postuetan kokatzeaz gain, bere liburuak hogei bat herrialdetan argitaratu dituzte, kritikaren nahiz irakurleen onarpenarekin. Gaur egun, nazioarteko thriller egile onenetakotzat jotzen da.

El Mentiroso eleberriarekin hasi zuen Euskal Herriko irudimenezko herri batean girotutako eleberri sorta bat, non bere hurrengo lana, En plena noche (2021), kokatuko den.

Dublinen eta Amsterdamen bizi izan da ia hamarkada batez. Gaur egun Bilbon bizi da, eta bertsioak jotzen jarraitzen du bere taldearekin.

Eleberrigile gisa duen karreraz gain, telesailetako kontzeptu eta gidoietan ere lan egiten du. Bere liburu batzuk pantaila txikira eta handira egokitzeko prozesuan daude.

 

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK