Idazlea
NOELIA LORENZO PINO
Noelia Lorenzo Pinok modaren munduari lotutako karrera profesionala hasi zuen, 2013an Chamusquina bere lehen eleberria argitaratu zuen arte. Bi urte geroago, La sirena roja (2015) argitaratu zuen, eta han Eider Chassereau eta Jon Ander Macua ertzainak aurkeztu zizkigun. Ikerlari talde hori bere hurrengo eleberri hauetan ere agertzen da: La chica olvidada (2016), Corazones negros (2018) –azken horrek “Cubelles Noir Saria” irabazi zuen, urte horretan argitaratutako eleberri beltz onenari, eta finalista izan zen “Tenerife Noir”, “Salamanca Negra”, “Novelpol Sariak”, eta “Tormo negro” sarietan eta «Semana negra de Gijón» izeneko astean ematen den “Dashiell Hammett” sari ospetsuan- eta La estrella de quince puntas (2020).
Eleberri beltzaz gain, haur literatura ere idazten du. Ane eta Moon bildumako lau ipuin argitaratu ditu euskaraz.