BAIPASA ZUZENEAN
Euskadi Irratiko Baipasa magazina CROSSOVER jaialdira itzuliko da, astero ikus-entzunezkoen gaurkotasunera hurbiltzen den “Zer ikusi” atalarekin. Oraingo honetan, telesailen kontsumoari buruzko eztabaida amaigabea izango du hizpide: hobe da maratoiak egitea ala telesailak astero ikustea?
Denboraldiko atal guztiak aldi berean estreinatzea ohikoa zela zirudienean, telesail asko asteko emisio tradizionalaren formatura itzuli dira, zer nahiago duzu zuk?