LA SUSTANCIA, ACTRICES CONTRA EL TIEMPO
Telebistak eskaintzen duen fikzioan ikusten dugun emakumeen irudikapena aztertuko dugu, ikus-entzunezkoetan, interpretazio ahaztezinekin, edadismoak emakumeengan duen eragin bereziari aurre egin dioten aktoreak eta pertsonaiak gogoratuz.
Horri buruz hitz egiteko, egungo bi kultur kazetari handi izango ditugu bi emakumezko aktoreen laguntzarekin.