TWIN PEAKS CAMINA CONMIGO (PROYECCIÓN + COLOQUIO)
Twin Peaks-ek guregan sekulako aztarna utzi zuen eta denborarekin elezaharretako telesaila bihurtu da. Horregatik, David Lynch zendu berriari omenaldi gisa, 1990ean estreinatutako telesaileko pilotuaren proiekzioaz gozatuko dugu. Ondoren, Oscar sarietan hautagai izan zen Nacho Vigalondo zuzendariaren eta kultura kritikaria den Borja Crespo-ren eskutik, lan horrek telebistarentzat eta belaunaldi oso batentzat suposatu zuena aztertuko dugu.