AKTOREA
AINHOA LARRAÑAGA
18 urteko aktore hernaniarra da, 16 urte zituenetik Go! azen telesailean lan egiten du Dulce Elizondo (Eli) pertsonaiaren paperean. Aldi berean, “coach” lanak egin ditu lau aldiz BaGo! az-en, eta Go! azen-en antzezlan ibiltarian parte hartu du bi urtez.
Gaur egun, bakarlari gisa lehen diskoa prestatzen ari da. Kantari lanetan aritu da Joxean Goikoetxearen Alboka diskoan (bigarren ahotsak) eta Iker Laurobaren Udazkena diskoan. 2016an Adiorik gabe antzezlanean parte hartu zuen.