IKUS-ENTZUNEZKO FIKZIO-SORTZAILEA
AITOR GABILONDO
Ikus-entzunezko fikzioaren sortzaile garrantzitsuenetako bat da egun, eta arrakasta handiko serieak ditu, hala nola El Príncipe eta Allí Abajo.
Alea Media ekoizpen-etxearen sortzaileak, 2020an, Madres telesaila estrenatu zuen Telecincon, Belén Rueda zela protagonista. Seriea zenbait emakumeren leuzemiaren aurkako borrokari buruzkoa da. HBOrentzat, berriz, Patria miniseriea egin zuen, Fernando Aramburuk euskal gatazkari buruz idatzitako eleberri homonimoaren egokitzapena.
Azken hori, gainera, HBO Europeren lehen ekoizpena da espainieraz, eta duela gutxi 2020ko Ondas Saria eman diote drama-serie onenari.