IKERTZAILEA

AITZOL GARCIA-ETXARRI

Aitzol Garcia-Etxarri Ikerbasqueko ikertzailea da Donostia International Physics Center-en.

Aitzol telekomunikazioetako ingeniaria da, eta zientzia fisikoetan doktorea. Javier Aizpuruak eta Pedro Miguel Etxenikek gainbegiratu zuten bere doktoretza-tesia, eta 2010eko doktoretza sari berezia jaso zuen. Ondoren, Stanfordeko Unibertsitatean lan egin zuen lau urtez, doktoratu ondoko ikertzaile gisa. 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fellows Gipuzkoaren laguntzari esker, Donostiara itzuli zen bere ikerketa taldea osatzeko.

Gaur egun, Aitzol DIPCko nano-fotonikako taldearen buru da. Bertan, hamar ikertzailek argiaren eta objektuen arteko elkarreragina aztertzen dute eskala nanometrikoan. Azterlan horiei esker, teknologia optiko berriak garatu ahal izan dira, biomedikuntzaren eta konputazioaren eremuan aplikazioak dituztenak.

Gaur egun, beste abentura zientifiko batzuen artean, nanoneuro proiektuaren buru da. Bertan, nano partikulak erabili nahi dituzte izaki bizidunetan. jarduera neuronala modu seguruan eta ez-inbaditzailean erregistratu eta eragiteko.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK