AKTOREA

AIXA VILLAGRÁN

Zinemako, antzerkiko eta telebistako Sevillako aktorea da, eta Juan Carlos Corazza Aktorearen Nazioarteko Eskolan hasi zituen arte dramatikoko ikasketak. Han lortu zuen Mexikoko Patricia Reyes Spíndolaren Eskolan aktore-ikasketak amaitzeko beka.
Taula gainean hainbat urte antzerkia egiten eman ondoren, 23 urte zituela egin zuen debuta zinemaren munduan Carlos contra el mundo de Chiqui Carabante filmarekin, eta, ondoren, Kiki el amor se hace de Paco León, María y los demás de Nely Reguera, Mataharis de Itziar Bollaín edo Amador de Fernando León de Aranoa filmetan ikusi ahal izan dugu.
Telebistan Juan Cavestany eta Álvaro Fernández Armero, David Truebaren Qué fue, Paco León eta Ana R. Costaren Arde Madrid edo Leticia Doleraren Déjate llevar bezalako telesailetan parte hartu du, estreinatzeke dagoena eta 2019ko Canneseries Nazioarteko Jaialdian bi sari jaso dituena, telesail onena eta epaimahaiaren sari berezia ex aequo interpretazioarentzat.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK