Kazetaria

ALOÑA FERNÁNDEZ LARRECHI

Aloña Fdez. Larrechi kazetaria da, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako telesail mitikoenen ikusle amorratua izan zen. Onda Cero irratiko La Brújula programari esker, kazetaritza bokazioa eta pantaila txikiaren zaletasuna bat egiteko aukera izan zuen, kasualitatez. Hortik aurrera hainbat kolaborazio egin zituen La Vanguardia-ko gehigarrian (Tv Manía), La Razón, El Confidencial eta Serielizados-en, eta baita Carne Cruda irratsaioan ere.

2014an, New York en serie argitaratu zuen, telesail ezagunenetan azaltzen diren hiri horretako kokaleku ospetsuenak erakuste aldera. Gaur egun, Fuera de Series hedabidearekin kolaboratzen du, eta AISGEren Actúa aldizkariko telebista ataleko koordinatzailea da.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK