Errealizadorea, editorea, animatzailea eta gidoilaria
ANGEL ALDARONDO CROSSOVER-en
Urteak daramatza ikus-entzunezkoen sektorean sortzaile polifazetiko gisa burua ez galtzen saiatzen. Errealizadorea, editorea, animatzailea eta gidoilaria, publizitatean egiten duen lana film laburren eta bideoklipen zuzendaritzarekin uztartzen du, hainbat argitalpenetarako idazten du, baita telebistako programa eta telesailetarako ere.
Gidoilari gisa egin dituen azken lanen artean daude A Bocados saioa, Una Historia de Vasconia dokumental saila (orain ematen ari dena) eta azaroan estreinatzekoa den Hondar ahoak telesail berria.