Kritikaria

GAIZKA IZAGIRRE

Gaizka Izagirre ( Donostia, 1984), GAZTEZULOko zuzendaria eta film eta telesail kritikaria.  Zortzi urte baino gehiago daramatza Gaztea, ETB, Argia, Euskadi Irratia, Hamaika TB, Ttap edota Zinea.eus bezalako komunikabideetan eta bere bizitzako pasioa zinema dela esatea oso motz geratzea da.  Ikus-entzunezkoen arloko eskarmentuan ere beste ertz batzuk ukitu ditu; epaimahaikide gisa hainbat proiektu eta jaialditan parte hartu baitu,  Tabakalerako #2deo saria 2020, Topagunearen Euskal Herriko Rally Topaketaren finala,  edota Andoain laburrean adibidez. Feroz Sariak banatzen dituen Espainiako Zinematografia Informatzaileen Elkarteko kidea ere bada. Sare sozialetan  aktiboki partekatzen ditu zinema gomendioak, Twitter, Twitch eta Tik Tok-en bereziki. Telesail amerikarren jarraitzailea, ingelesen zalea eta nordikoen maitalea, baina batez ere, “nondik ateratzen duzu denbora hainbeste telesail ikusteko?” esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost telesailaren defendatzaile sutsuena.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK