AKTOREA
JAVIER CAMARA
Javier Cámara zinema, antzerki eta telebistako aktorea da. Siete vidas telesailean eta Lucía y el sexo, Hable con ella eta La mala educación filmetan egindako lanagatik da ezaguna Javier Cámara.
Bere lehen Goya David Truebak zuzendutako Vivir es fácil con los ojos cerrados filmarekin lortu zuen, eta bigarrena Cesc Gayk zuzendutako Truman filmarekin, zeinarengatik Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskor bat ere irabazi zuen.
Bere nazioarteko ibilbidean, Paolo Sorrentinoren El joven papa HBO telesailean eta Netflix AEBrako Narcosen hirugarren denboraldian egindako lana nabarmentzen da. Duela gutxi, Vota Juan telesaileko protagonista ere izan da.