IDAZLEA

JAVIER GINER

Javier Giner zinemagilea da, lodia neguan, argala udan eta lagunen oso laguna.

Los Angeleseko zinema-eskolan idazketa eta zuzendaritza ikasi ditu, eta bi urtez MGM estudioetan lan egin zuen.

Eleberri bat argitaratu du, El dedo en el corazón (Atico ediciones), hainbat kontakizun eta ipuin, eta liburu autobiografiko bat: Yo, adicto (Ediciones Paidós). Bost film labur egin ditu: Night Flowers eta Save me, biak ere Filminen Hileko film labur gisa sarituak; El amor me queda grande (ehun jaialditan baino gehiagotan hautatua eta sari nazional eta nazioarteko ugariren irabazlea, HBO USAk eta Movistar plusek emateko eskuratua); Puerta a puerta (TVE2n emana Alaska y Coronas saioan) eta Julia de Castro, De La Puríssima: Anatomía de una Criminal, zeinarekin Espainiako eta atzerriko festibaletan baitabil (Movistar plusek erosia telebistan emateko).

Halaber, honako hauen zuzendari eta sortzaile ere bada: El Antivlog, A3 Mediako Flooxer plataforman emititzen den interneteko fenomeno kontrakultural bat; Yo quisiera serieko bigarren denboraldia (Divinityko telesaila, Mediaset); Secretos de Estado (Telecincoko telesaila); eta Versión Original Vogue atala Vogue España-n. Azken honen «ikonoak», Natalia de Molinarekin, arrakasta birala izan du.

Antzokian, honako hauen irakurketa dramatizatua zuzendu du: María Velascoren Fuga de Cuerpos, María Guerrero antzokian; Cervantesen bi bakarrizketa (María Folguerak eta Julia de Castrok egokituak), Sociedad Cervantinaren Gigante Jaialdirako; eta Taxi Girl, Zentro Dramatiko Nazionalean, kritika eta ikusleen arrakasta handiarekin.

Gaur egun, film luzerako jauzia prestatzen du, eta publizitate lanak egiten ditu hainbat markatarako (hala nola Tinder-en lehen publizitate kanpaina Espainian, edo Adolfo Domínguezen, Filmin-en edo Sensilisen spotak) eta hainbat musika talderentzako bideoklipak (Ricky Merino, Raoul Vázquez, Monterrosa).

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK