MODA KOMUNIKATZAILEA
JOKIN AYERREGARAY
Jokin Ayerregarayk modari buruz hitz egiten du euskaraz. 2012an “Astindu Ganbara” webgunea ireki zuen, eremu horretan hutsune bat betetzeko asmoz. Orain, proiektu horrek bilakaera izan du eta Instagrameko kontu bihurtu da. Jokinek sorkuntza eta artea maite ditu, eta diseinua ikastearekin batera garatu du komunikatzaile ibilbidea. Bere plataforman, lasartearrak hainbat gai jorratu ditu, hala nola janzkera, moda jasangarria, ‘fast-fashion’ delakoa, tokiko diseinatzaileak, ekitaldiak eta azken joerak. Hori guztia bere bi grina handiak uztartuz egiten du: moda eta euskara.