MODELOA ETA AKTOREA

JON KORTAJARENA

Modeloa eta aktorea da. Bere modelo karrera Cibelesen hasi zen, eta hortik abiatuta, gizonezkoen modan ibilbide sendoenetako bat eraiki zuen. Besteak beste, hauentzat desfilatu zuen: Gianfranco Ferre, Dolce & Gabbana, Salvatore Ferragamo, Giorgio Armani, John Galliano, Chanel, Jean Paul Gaultier eta Missoni.

Roberto Cavalli, Tom Ford edo Lacosteren irudia izan da.

Interpretazioaren munduan, Tom Ford-ek zuzendutako A single man filmean debutatu zuen, Colin Firth eta Julianne Moore aktoreekin batera. Orobat parte hartu du: Andròn: The black labyrinth, Acantilado, Pieles edo The Story of Fire Sagan, non pantaila partekatu baitzuen Will Ferrellekin eta Rachel McAdamsekin.

Serieen atalean, AEBetako ABCren Quantico, Telecincoren La Verdaden edo Netflixen Alta mar serietan parte hartu du. Bere lanik berriena Movistar plusen El Inmortal serie originalerako da.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK