ZUZENDARI, PRODUKTORE EXEKUTIBO ETA GIDOILARIA
JORDI FRADES
Zuzendaria, ekoizle exekutiboa eta gidoilaria, Bartzelonan jaioa, 1961ean. 1985ean TV3en lanean hasi zen, serie-zuzendari gisa, telebista fikzioaren hazkunde bete-betean, orain klasikoak diren Poble nou eta Estació d’enlláç serieekin. Kate autonomikoko serie ikoniko asko zuzendu ditu, gero nazio mailako serieetara pasatzeko.
Fikzio seriatuan espezializatuta dagoen arren, bere azken lanen ibilbide zinematografikoak La corona partida film luzea zuzentzera eraman zuen, 2015ean. 2018an, Diagonal ekoizpen-etxearen zuzendari sortzaile izendatu zuten, eta, kargu horretan, proiektuak garatzearen zerbitzura jarri zuen bere esperientzia, eta ekoizpen batzuetako zuzendari izen zen.
1990. urteaz geroztik, hogeita hamar serieren buru izan da; horien artean nabarmentzekoak dira Crims, Plats Bruts (Telebistako Ondas saria), Jet Lag, La Señora, 14 de abril, La República, Isabel (Zuzendaritza onenaren saria New York Latin ACE Awards 2015ean eta Telebistako Zientzia eta Arte Akademiaren Iris saria 2012an eta 2014an), La catedral del mar (Gaudí saria telebistarako film luze onenari 2020an; Global Spotlight Award-TBI Content Innovation Awards saria 2019an; Finalista MiM Series-en 2018an, miniserie onenaren eta zuzendaritza onenaren kategorietan; Espainiako Editoreen Gremioko Federazioaren 2018ko Liber saria literatura lan baten ikus-entzunezko egokitzapen onenari; Telebista Zientzia eta Arteen Akademiaren Iris saria 2018an ekoizpen onenari, eta emakumezko aktore onenari sarirako izendapena Michelle Jennerrentzat), Matadero (Aktoreen Batasunaren saria 2020an bigarren mailako emakumezko aktore onenari Carmen Ruizen antzezpen lanarengatik, Telebistako Zientzien eta Arteen Akademiako 2019ko Iris sariko finalista Pepe Viyuelaren antzezpen lanagatik, MiM sarietako 2019ko finalista gizonezko aktore onenari Pepe Viyuelaren antzezpen lanagatik eta komediako emakumezko aktore onenari Carmen Ruizen antzezpen lanagatik), El Nudo edo estreinatzeke dagoen Los herederos de la tierra.