SUKALDARIA
JORGE BRETÓN
Jorge Bretón jatetxe bikainetan trebatu da (El Bulli, El Celler de Can Roca, El Poblet,…), eta Michelin izarra duten bi jatetxetako chef izatera iritsi da (La Sucursal y Vertical); bere ibilbidean zehar aintzatespen ugari jaso ditu (Valentziako Erkidegoko Sukaldari Onena Chef Millesime 2012, Ikerketa eta Garapen Gastronomikoko Sari Nazionala FEHV,…). Jorgek esperientzia handia du hizlari gisa (Lo Mejor de la Gastronomía, Expo Shangai, Raíces kongresua, San Sebastian Gastronomika, Alimentarte, Summit Girona, Gastronómica Vallarta…) mundu osoan (Brasil, Erresuma Batua, Japonia, Errusia, Korea, Kolonbia, Txina…). Prestatzaile gisa lan egiten du, Basque Culinary Centerreko sukaldaritza arloko koordinatzailea da eta abangoardiako taldeko irakaslea. Shine Iberia telebista-ekoiztetxeari prestakuntza ematen dio (TVErako Masterchef, Disney Chanelen Un, dos, chef!, TVErako Hacer de Comer).