Kazetaria
MADDI CASTRO CROSSOVER-en
Kazetaritzan eta antropologian lizentziatu zen. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen, eta bere ibilbide akademikoa Bartzelonan eta Parisen burutu zuen.
EITBn eta Euskadi Irratiko irratsaio eta albistegietan egin du lan, erredaktore eta gidoilari gisa. Kulturarekin eta gizartearekin zerikusia duten gaiak interesatzen zaizkio batez ere.
Prosumerlab aholkularitza enpresan ere lan egin du, eta berrikuntza proiektuetan parte hartu du. Gainera, haur literaturako bilduma bat itzuli du La Galera argitaletxe katalanarentzat. Donostiako emakumearen etxean antolatutako ikastaro eta ekintzetan ere parte hartu du. Gaur egun, ikus-entzunezko bere lehen proiektua zuzentzen ari da 2DEOn (Tabakalera).