DONOSTIA ZINEMALDIKO ZUZENDARIA

MAIALEN BELOKI

Donostia Zinemaldiko zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, Iruñea, 2002-2005. Doktore Teorian, analisian eta dokumentazio zinematografikoan (doktore-tesia: Entre Antonio y Antxon Eceiza). Zinea eta politika), Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren eskutik, Leioa, 2006-2010. Elías Querejeta Zineskolaren Zuzendaritza Akademikoa abian jartzen lagundu du. Komunikazio irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Pausa film-analisiko aldizkari elektronikoan kolaboratu du, eta Antxon Eceiza, cine existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) lanaren egileetako bat da. Kimuak film laburren aukeraketan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzaren euskal film laburrak nazioartean sustatzeko eta banatzeko programan (2012, 2013), eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluan parte hartu du.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK