Podium Podcast-aren zuzendaria
MARÍA JESÚS ESPINOSA
María Jesús Espinosa Podium Podcast-aren zuzendaria da, Espainian eta Latinoamerikan Prisa Radiok abian jarri duen gaztelaniazko podcasten lehen sare globalaren zuzendaria, hain zuzen. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Cardenal Herrera-CEU Unibertsitatea), eta Zinemaren Historian doktoratua (Madrileko Complutense unibertsitatea). Bere lanari dagokionez, 2012an, elextrarradio.com sortu zuen, eskaeren araberako irrati digitala, eta 2013an, Ondas Sari Nazionala eman zioten Irratiaren Berrikuntzaren kategorian. 2016an, Internet bidezko Irratiko Plataforma Onenaren bigarren Ondas Sari Nazionala jaso zuen Podium Podcast-ari esker. 2020an, hirugarren Ondas Saria jaso zuen “Pienso, luego actúo» branded-podcastagatik (Yoigo markarekin batera egina). Unibertsitateko irakaslea da, eta kulturari eta iritziari buruz idazten du The Objective eta Valencia Plaza egunkarietan. Gaur egun, ‘Días de vino y podcasts’ bloga koordinatzen du El País egunkarian, gaztelaniazko audioaren munduari eskainitako lehenengo espazioetako bat. 2019an, Forbes aldizkariak negozio alorreko 100 pentsalari sortzaileenetako bat izendatu zuen.