Kazetaria
RUTH PÉREZ DE ANUCITA
Kazetaritzan lizentziatu zen, Nafarroako Unibertsitatean. Hamar urte baino gehiago eman ditu hainbat hedabideetan lanean, El Mundo, Deia, Diario de Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan kasu. Azken horretan, kulturari buruzko atalaren arduradun izan zen, eta zazpi urtez Zinemaldiari buruzko informazioa emateaz arduratu zen. Halaber, Zinemaldiko aldizkaria idazten lan egin du. Lanpostu honetan hasi aurretik, Europako Kultur Hiriburutzaren Donostia 2016 Fundazioko kultura-egitarauaren zuzendariaren alboko zen. Lagun liburudendaren 50. urteurrenari buruzko antzezlanaren gidoia egin du eta film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2018).