Idazlea

SERGIO DEL MOLINO

Sergio del Molinok funtsezkotzat jotzen den La España vacía (2016) saiakera narratiboa idatzi du besteak beste, eta, lan horri esker, despopulazioaren arazoa gaur egungo lehen planora ekartzea lortu du. Dozena erdi bat hizkuntzatara itzulitako bere azken liburuan, La piel (2020), gorputzaren lurraldera eraman du paisaiari buruzko bere begirada.

Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabazi zituen La hora violeta (2013) lanarekin, eta, gero, Espasa Saria irabazi zuen Lugares fuera de sitio (2018) lanari esker. Gainera, La mirada de los peces (2017) eta Lo que a nadie le importa (2014) eleberrien egilea da.

El País egunkariko zutabegilea ere bada, eta Onda Cero Radio-ko kolaboratzailea, besteak beste.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK