AKTOREA

TÁBATA CEREZO

Lucía Delgado eta Tábata Cerezo ikus-entzunezkoen arloko aktoreak eta profesionalak dira, Espainiako intimitatearen koordinazioaren aitzindariak eta IntimAct ekimenaren sortzaileak. Eszena intimoak filmatzen eta fikzioan intimitatea eta sexualitatea irudikatzen espezializatuta daude.

Safe Setsek (South Africa) eta Netflixek intimitatearen koordinazioan trebatu eta ziurtatu dituzte nazioartean 2021ean, eta Estatuko eta nazioarteko 35 proiektu baino gehiagoren intimitatea koordinatzeko arduradunak izan dira. Horien artean, honako telesail hauek nabarmendu behar dira: “Elite” (T6, 7 eta 8), “Zorras“, “Vestidas de azul“, “Self-Tape” edo estreinatu berri den “Red Flags“, eta “Creatura“, Canneseko zinemagileen hamabostaldiko irabazlea 2023an. Horri esker 40 zuzendari baino gehiagorekin lan egin ahal izan dute, hala nola Alauda Ruiz de Azúa, Carlota Pereda, Elena Martín, Elena Trapé, Aritz Moreno, Roger Gual, Claudia Costafreda edo Ian de la Rosa.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK