GIDOILARI ETA ZUZENDARIA
VÍCTOR GARCÍA LEÓN
Selfie film luze multisarituaren gidoilaria eta zuzendaria. Horrez gain, zuzendari eta gidoilari gisa parte hartu du: Vete de mí, Juan Diego protagonista duena; eta Más pena que gloria, Goya sarietara izendatua zuzendari berri oneneri. 2020an, bere azken filma estreinatu zuen zuzendari gisa, Los europeos, Rafael Azconaren eleberriaren egokitzapena.
Telebistan, García León hauen zuzendari izan da: Hispania, Familia, Derecho a soñar eta El Vecino komediako seriea (Quim Gutiérrezek antzezten duen super heroi berezi bat duena). Gainera, Juan Carrascoren bizitzari buruzko satira politikoaren hiru denboraldien gidoian eta zuzendaritzan parte hartu du: Vota Juan, Vamos Juan eta Venga Juan.