
Gidoilaria
YURRE UGARTE
Idazlea eta gidoigilea. Gidoilari gisa egin duen ibilbide profesionalean telesailak sortu eta idatzi ditu hainbat katerentzat, hala nola ETB, TELE5, TV3, Telemadrid. Animazio-gidoien eta eleberri grafikoen egilea da. Narrazio eta haur eta gazte literaturako liburuak argitaratu ditu.
Bere azken argitalpena IRIS XXII da, Julen Ribasen marrazkidun zientzia-fikziozko eleberri grafikoa, Txalapartak 2024an bi hizkuntzetan argitaratua.
Informazio gehiagorako: www.yurreugarte.com