Aktorea

ANE GABARAIN

Ane Gabarain aktore donostiarrak EITBko telesail arrakastatsuenetan hasi zuen bere ibilbide profesionala, besteak beste Bi eta Bat, Jaun ta Jabe eta Mi querido Klikowsky telesailetan.
Ondoren, Alex de la Iglesia zuzendariaren bi filmetan parte hartu zuen: La Comunidad eta 800 balas, eta, aldi berean, hainbat serietan lan egin zuen, hala nola Periodistas, El corazón del océano, Los Serrano eta Goenkale.

Azken urteotan, bi pertsonaia ikoniko eta ahaztezin interpretatu ditu, bata, Antena 3eko Allí Abajo telesailean, eta, bestea, HBOko Patria telesailean, non kritikaren erabateko errekonozimendua lortu duen.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK