IDAZLEA

ANTONIO MERCERO

Antonio Mercero Santos (Madril, 1969) Carmen Mola izenordea osatzen duten hiru idazleetako bat da (Jorge Díaz eta Agustín Martínezekin batera), 2021eko Planeta saria irabazi zuena La bestia eleberriarekin. Carmen Mola orobat da La novia gitana, La red púrpura eta La Nena eleberrien idazlea eta Elena Blanco inspektorearen saga arrakastatsuaren idazlea (2022an laugarren atala izango duena, Las madres).

Era berean, honako eleberri hauek idatzi ditu Mercerok: La cuarta muerte (Espasa, 2012), La vida desatenta (DeBolsillo, 2014), El final del hombre (Alfaguara, 2017), El caso de las japonesas muertas (Alfaguara, 2018). Azken bi horien protagonista Sofía Luna da (polizia inspektore transexual bat). Halaber, Pleamar (Alfaguara, 2021) sare sozialen munduan kokatzen den eleberri poliziakoa idatzi du. El violeta eleberri grafikoa ere argitaratu du (Drakul, 2018), frankismoan homosexualek jasandako errepresioari buruzkoa.

Prestakuntzaz kazetaria, Manu Leguinecherekin lan egin zuen LID eta FAX PRESS albiste agentzietan, La Gaceta de los Negocios-en kolaboratzailea izan zen, New Yorken. Hogeita bost urte baino gehiago daramatza telesailak idazten. Horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: La novia gitana, Carmen Molaren eleberriaren adaptazioa, non gidoien koordinatzailea baita; Hache (Netflix); Tramuntana, Monteperdido (TVE); Seis Hermanas (TVE); Hospital Central (berak sortua, Telecinco); eta Farmacia de guardia (Antena 3 TV).

Zinema gidoilari gisa, Gracia Querejetarekin batera honako pelikula hauek idatzi ditu: Quince años y un día (Biznaga saria gidoi onenari Málagako zinemaldian), Felices 140 (gidoi onenari saria Toulouseko zinemaldian) eta Invisibles. Gidoilaria da Joaquin Mazónen De perdidos al río filmean eta bi dokumentaletan: La roja, de Brasil a Brasil; eta Tanto monta, Fernando errege katolikoari buruzkoa. Horrez gain, David Planell-en La vergüenza gidoian parte hartu du, eta zenbait film labur idatzi ditu, hala nola Cordelias eta Como yo te amo, biak Goya sarietarako izendatuak.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK