ZUZENDARIA, GIDOILARIA, IDAZLEA ETA KAZETARIA

DAVID TRUEBA

Zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta kazetaria.

Gidoilari lanetan, besteak beste, hauek nabarmendu behar dira: Amo tu cama rica, Two Much, Perdita Durango edo Balseros dokumentala, Oscarretarako izendatua izan zena.

La buena vida, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztua, zuzendari gisa duen lehen filma da. Obra maestra eta Soldados de Salamina ere zuzendu ditu. Azken hori Canneseko zinemaldiko Un certain regard atalean aurkeztu zuten, eta zortzi Goya saritarako hautatu zuten. Bere hurrengo filma zuzendari bezala Bienvenido a casa izan zen (2006). Zuzendari onenaren saria jaso zuen Malagako festibalean. 2013an Vivir es fácil con los ojos cerrados zuzendu zuen. Sei Goya sari jaso zituen, besteak beste film onenari, zuzendari onenari eta gidoi onenari. Zinta Espania Oskarretan ordezkatzeko hautatu zuten. Urteetan zehar, ibilbidea industriatik kanpoko proiektuekin uztartu du, finantza-independentzia erradikala duten proiektuekin, hala nola Madrid, 1987 edo Casi 40 edo A este lado del mundo.

Serieen atalean, ¿Qué fue de Jorge Sanz? serie arrakastatsuaren sortzaile eta zuzendari da (Movistar plus).

Idazle gisa, sei eleberri argitaratu ditu Anagrama argitaletxean, hamar hizkuntzara itzuli direnak: Abierto toda la noche, Cuatro amigos, Saber perder, Blitz, Tierra de campos eta Queridos niños.

Anagraman ere bi saiakera-koaderno labur sinatu ditu: La Yranía sin Yranos eta Ganarse la vida.

2019an, El río baja sucio argitaratu zuen, gazteentzako literatura bilduma baten barruan.

Bere prentsako artikuluak jasoak izan dira hainbat antologiatan: Artículos de ocasión, Tragarse la lengua y otros artículos de ocasión, Érase una vez eta El siglo XXI cumple 18.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK