Gidoilaria

DIEGO SAN JOSÉ

Zinemako eta telebistako gidoigilea da, komedian espezializatua. Umorezko saioak idazten hasi zen, hala nola Vaya Semanita, El Intermedio, Qué vida más triste edota La noche de José Mota.

2009an zineman sartu zen Borja Cobeagaren eskutik; Pagafantas idatzi zuten elkarrekin, Malagako Zinemaldian gidoi berri onenaren saria eskuratu zuen lana. Cobeagarekin batera idatzi zituen, orobat, No controles (2011) eta 8 apellidos vascos, txarteldegietan historiako arrakastarik handiena izan zuen filma, eta haren segidan idatzi zuten 8 apellidos catalanes (2015). Zineman estreinatu ditu Tenemos que hablar (2016) eta Fe de etarras (2017) filmak ere,

Bere azken estreinaldiak izan dira: Súperlopez (2018), Goya sarietara izendatua, gidoi egokitu onenari; eta Vota Juan seriea (2019) eta haren ondorengoak, Vamos Juan (2020) eta Venga Juan (2021).

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK