![27A-HARKAITZ-by-Oier-Aranzabal](https://crossoverseriesfestival.com/wp-content/uploads/2023/03/27A-HARKAITZ-by-Oier-Aranzabal.jpg)
IDAZLEA
HARKAITZ CANO
Nobelagile bezala ezagunagoa (Twist, Fakirraren ahotsa), ipuinak (Neguko zirkua, Beti oporretan) eta poema-bildumak ere argitaratu ditu (Norbait dabil sute-eskaileran, Pozaren erdia). Ikusentzunezkoetan aritua, gidoigile bezala komikia landu du bereziki. Irudiarekiko bere kezka aletu zuen Zinea eta literatura: begiaren ajeak lanean nahiz Kandelikara, Luis Buñueli buruz egindako saiakera librean. Dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak.