ARTISTA

JUDAS ARRIETA

Judas Arrieta espainiar artista garaikide ezaguna da. Pinturak, marrazkiak, eskulturak, horma-irudiak, bideoartea eta instalazioak egiten ditu. Japoniako komikigintzaren arteak, Asiako ekialdeko kulturak eta arte garaikidea ulertzeko europar kutsuak markatzen dute bere lana. Bere eraginak konbinatzen ditu eta bere lengoaia artistiko paregabea erabiltzen du artelan mota ezberdin asko ekoizteko. Judas Arrietaren eginkizuna artea ulertzeko modu berriekin zuzenean lotutako artelanak ekoiztea da. Bere proiektu berrienekin, modu ludiko eta alaian hurbildu nahi du publikoarengana, eskultura puzgarriak, horma-pinturak eta jostailuzko arte-piezak erabiliz. Arrietaren ustez, arteak esperientzia atseginak sortu behar ditu pertsonengan.

Bere artelanak museo, enpresa eta bankuek biltzen dituzte, hala nola Guggenheim Bilbao museoak, Bartzelonako Casa Asiak, Espainiak Japonian duen enbaxadak, CajaMadridek eta beste batzuek. Mundu osoan ere badaude Judasen lanak: Espainia, AEB, Finlandia, Japonia, Korea eta Txinan esaterako. Arte sari garrantzitsu batzuk irabazi izan ditu, tartean Espainiako Artista Gazteen Nazioarteko Lehiaketa (Cajamadrid), Madrilgo Bankuak 2006an antolatua. Arte garaikidearen eta herri kulturen, mangaren, animearen eta Asiako kulturen arteko harremanari buruzko telebista programak eta hitzaldiak ere egin izan ditu.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK