DILETANTE PROFESIONALA
KOLDO ALMANDOZ
Diletante profesionala.
Hainbat generotako eta formatutako filmak idatzi eta zuzendu ditu azken 25 urteetan. Film luzeak: Oreina (2018), Sîpo Phantasma (2016). Hondar Ahoak miniseriea (2020). Intimidad (Netflix 2022) eta film labur batzuk zuzendu ditu, hala nola Quebrantos (2020), Plagan (2018), Deus et Machina (2012), Ahate Pasa (2009) eta Belarra (2002).
Bere lanak nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan hautatu eta saritu dituzte (Cannes, Rotterdam, Zinemaldia, Seattle, Dei Popoli, Bafici, Xixon…). Hainbat kultura-proiekturen koordinatzailea: Hormek Diote, Donostia 2016; Shoot your Idols, Getxophoto; Rockomikiak, KMK…
Kazetari izan da hainbat hedabidetan; The Balde kultura-aldizkariko zuzendaria; Punto de Vista Jaialdiko programatzailea; irrati-fikzioen egilea; irakasle hainbat zinema-eskolatan, Gora Gora Kids garage-punk bandako kidea; Farmazia Beltzako editorea; eta blablabla.