ABESLARIA

LIDE HERNANDO

Lide Hernando (Donostia, 1991) Komunikazio Graduan tituluduna da, eta gaur egun Udalbiltzan dihardu lanean, bertako komunikazioa eta Geuretik Sortuak kultur proiektuaren teknika eramanez.
Haurtzarotik kultur alor ezberdinek interesa piztu diote, batik bat musikak, literaturak eta ikus-entzunezkoak. Liher rock taldearen sortzaile eta abeslaria da; taldeak 2015. urtetik maketa bat eta lau disko atera dituelarik. Halaber, musikaren alorrean, gospelean ere aritzen da, Ispirit izeneko tadlean. Literaturari dagokionez, momentu honetan eleberri bat idazten ari da Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bitartez. Amaitzeko, ikus-entzunezkoen alorrean, sortzaile baino “maitale” gisa identifikatzen du bere burua; askotariko filmeak eta telestailak ikusi eta analizatzen gozatzen du.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK