KAZETARIA
URTZI URKIZU ADRIÁN
Kazetaritzan lizentziatua.
Lezo ¡Orratx! aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1996tik 2003ra bitartean kolaboratu zuen bertan. Oarso Telebista sortzeko prozesuan ere parte hartu zuen, eta bertako albistegietako zuzendaria izan zen 1998an. Euskaldunon Egunkarian erredaktore izan zen 1999tik 2003ra arte, orduan itxi baitzuten egunkaria.
Berria-n lan egin du 2003ko ekainean egunkaria sortu zenetik, eta hemeretzi urte hauetan kazetari aritu da bertan.
Bi dokumental zuzendu ditu: No excuse! (Mikelazulo kultur elkarteari buruz) eta Euskaldunon Goya (Luis Goya zinema ekoizleari buruz).
Hainbat liburu kolektibotan parte hartu du, eta bakarka bi literatura lan argitaratu ditu: Beta (Autoedizioa, 2007) eta Kezka bat gutxiago (Maiatz, 2012).
2012tik 2020ra, Zurriolako butaka telebista programaren koordinatzailea eta gidoilaria izan da.
Berria-n, komunikazioari, kazetaritzari eta ikus-entzunezkoei buruzko gaietan espezializatuta dago.
2021ean, Donostiako Zinemaldiko 25. fotograma podcasta zuzendu zuen Ane Eslaviarekin batera, Zinemaldiak iraun zuen egun guztietan.
Kroketak egile-podcasta aurkezten du.
2024an, ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’ liburua (Berria, Jakin, Elkar) liburua argitaratu du. Euskal Telebistaren iraganari eta etorkizunari buruzko kazetaritza liburu bat da.