AKTOREA

AMANCAY GAZTAÑAGA

Arte Dramatikoan lizentziatua (R.E.S.A.D, Madril), 2002an. Harrezkero, etengabe aritu da lanean nazio mailako punta-puntako konpainiekin: Lóm Imprebis eta Tanttaka, besteak beste.

Telebistarako lan ugari egin ditu, eta lau denboralditan ETBrako 3Txulo haur programaren protagonista izan da. Alardea eta Beti Mugan serietako aktore izan da, baita Netflixek laster estreinatuko duen serie batean: Intimidad.

2014an Kamikaz Kolektiboa konpainia sortu zuen. Konpainia horrekin hainbat antzezlan zuzendu, idatzi eta interpretatu ditu, eta horietako batzuek hainbat sari jaso dituzte.

Grises musika taldeko abeslaria 2009az geroztik. Sony Music-ekin sei disko argitaratu ditu.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK