ZUZENDARIA, ZINEMA-EKOIZLEA, IDAZLEA ETA ILUSTRATZAILEA

BORJA CRESPO

Zuzendaria, ekoizle zinematografikoa, idazlea, ilustratzailea eta historietista eta kultura-kudeatzailea da.

El Correo egunkariko eta Vocento Taldeko beste aldizkari batzuetako orrialdeetan idazten du astero, kulturan, zineman eta komikietan espezializatutako kazetari gisa.

Telesailak, bideoklipak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta telebista programak zuzendu ditu.

2014an Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, M. A. Martínen imajinarioan oinarrituta. Hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne.

2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak idatzi eta zuzendu zituen eta Caminantes seriearen zortzigarren kapitulua (Mediapro, Orange).

2020an, The Mediapro Studiorako Encrucijada seriea zuzendu zuen. Era berean, antolaketa eta zuzendaritza lanak egiten ditu pisu eta ospe handiko jaialdietan, hala nola GRAF, Comic Barcelona, Getxoko Komiki Azoka edo Tracking Bilbao jaialdietan.

Zinema eta komiki eskolak ematen ditu unibertsitate ikastaroetan, ekitaldietan eta eskola espezializatuetan.

Arsénico PC eta Sayaka Producciones ekoizpen-etxeetako kide sortzailea da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera.

Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa gidatzen du, beste dibulgazio lan batzuk ez ezik.

ANTOLATZAILEAK

LAGUNTZAILEAK